HOME
INTRO TO RST
ANALYSES
CONFERENCES & JOURNALS
RESEARCH TOPICS
RESEARCH PROJECTS
TEXT GENERATION
BIBLIOGRAPHIES
TOOLS
PAGES IN BASQUE
PAGES IN FRENCH
PAGES IN PORTUGUESE
PAGES IN SPANISH
E-MAIL LIST
SITE MAP & SEARCH
ERLAZIOEN DEFINIZIOAK
title image  


 

 

 

 

 

 

arrow
+
Index
+
Definizioak
vertical line  

Erlazio erretorikoen definizioak Mannen eta Thompsonen (1988) oinarrizko lanean argitaratu dira. Hasierako erlazioei Classical RST (RSTren hastapenetan egindako sailkapena) esaten zaie (Nicholas 1994). Hasierako erlazio horiei beste lau erlazio gehitu zaizkie eta Extended RST (RSTko sailkapen hedatua) deritzo sailkapen hedatu horri. RSTko sailkapen hedatuan erlazio erretoriko mota bi daude, diskurtso-unitateen arteko garrantziari edo nukleartasunari dagokionez:

  • Nukleobakarrak. Horietan, erlazioaren helburuari edo efektuari dagokionez, erlazio mota bi daude:
    • Aurkezpenezko erlazioak. Aurkezpenekoak dira irakurlearengan efekturen bat handitzeko helburua dutenak, bestela esanda, nukleo-unitatean dagoen egoeraren aldeko iritzia handitzea helburu dutenak.
    • Edukizko erlazioak. Beste erlazio hauetan, berriz, helburua da diskurtso-unitateen artean dagoen koherentziazko erlazioa irakurleari iradokitzea.
  • Nukleoaniztunak. Erlazio nukleaniztunek, ostera, testuko koherentzia-erlazioak erakustea dute helburu.
Webgune honetan RSTko sailkapen hedatuko erlazioen definizioak euskaratu ditugu.

Erlazioen definizioari dagokionez, honakoak hartu behar dira kontuan:

  • Definizioari gehitu behar zaion formula: "Analistarentzat onargarria da egilearentzat onargarria dela...".
  • Definizioetako terminologia eta laburpenak:
    • Egoera terminoa zentzu zabalean ulertu behar da, hala nola: proposizioak, sinesmenak, ekintzak (gauzatuak edo gauzatzekoak), jarduteko nahia edota beste bati jardunarazteko nahia.
    • Aldeko iritzia terminoa ere zentzu zabalean ulertu behar da, hala nola: jokabidea, sinesmena, ideien onarpena, jarduteko nahia eta beste bati jardunarazteko nahia.
    • N nukleo-unitateko egoeraren ordez jartzen da definizio-baldintzetan (gidoia erabili dugu nabarmentzeko).
    • S satelite-unitateko egoeraren ordez jartzen da definizio-baldintzetan (hemen ere gidoia erabili dugu nabarmentzeko).
  • Kontuan izan behar dugu erlazioen izenak ez direla bat etorri behar erlazioaren definizioarekin. Koherentziazko erlazioei izen egokiak bilatzea zaila edota ezinezkoa da; horregatik, definizio batzuen izenak ezegokitzat jo izan dira: adibidez, JUSTIFIKAZIOA.

Erlazio-izenen eta definizioen itzulpen-lan hau euskaraz erlaziozko diskurtso-egitura etiketatu behar duenarentzat lagungarria izango delakoan gaude. Definizioak euskaratzeaz gain, erlazio bakoitza da Cunha eta Iruskieta (2010) lanetik ateratako adibide batez osatu dugu. Adibide gehiago Euskal RST TreeBankean (Iruskieta et al., 2013b) edo Multilingual RST TreeBankean kontsulta daitezke. Hurrengo taulan TreeBank horietako corpusak etiketatzeko erabili ditugun ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko erlazioak lerrokatu ditugu, irakurleak aukera izan dezan beste hizkuntzetan ere (hala nahiko balu) RSTko erlazioen definizioak, adibideak eta iruzkinak RSTko webgune honetan kontsultatzeko.

RST erlazioak
Ingelesa
Gaztelania
Euskara
otherwise
alternativa
aukera
anthitesis
antítesis
antitesia
enablement
capacitación
ahalbideratzea
cause
causa
kausa
circumstance
circunstancia
zirkunstantzia
concession
concesión
kontzesioa
condition
condición
baldintza
conjunction
conjunción
konjuntzioa
contrast
contraste
kontrastea
disjunction
disyunción
disjuntzioa
elaboration
elaboración
elaborazioa
evaluation
evaluación
ebaluazioa
evidence
evidencia
ebidentzia
background
fondo
testuingurua
interpretation
interpretación
interpretazioa
justify
justificación
justifikazioa
list
lista
lista
means
medio
metodoa
motibation
motivación
motibazioa
preparation
preparación
prestatzea
purpose
propósito
helburua
restatement
reformulación
birformulazioa
result
resultado
ondorioa
summary
resumen
laburpena
sequence
secuencia
sekuentzia
solution-hood
solución
arazo-soluzioa
joint
unión
bateratzea
unless
condicion inversa
alderantzizko baldintza
unconditional
no-condicional
ez-baldintzatzailea

Azpiko hiru taula hauetan, erlazioen izenak eta beraien definizioak itzuli ditugu. Erlazioen gainean klik eginda, adibidea ikus daiteke, baita erlazio hori ulertzeko iruzkina ere. Iruzkin hori zenbait kasutan erlazioen arteko ezberdintasunak ulertzeko lagungarri izango zaigu.

 

Aurkezpenezko erlazioen definizioak
Erlazioa
Arauak Sn eta Nn
Arauak S-Nn
Efektua
Antitesia N-n: idazleak N-rekiko aldeko iritzia du N eta S aurkaritzako erlazioan daude eta bateraezinak dira; beraz, ezinezkoa da biekiko (N eta S) aldeko iritzia edukitzea. S-ren aldeko iritzia izatean, ezin da N-ren aldeko iritzia izan. Aurkaritza erlazio horretan, irakurleak N-rekiko duen aldeko iritzia handitzen du Bateraezinak diren bi egoeren aurrean irakurlearen iritzi positiboa handitzen da N-rekiko
Testuingurua N-n: S irakurri arte irakurleak ez du N ulertuko guztiz S irakurtzeak N edo N-ko elementuren bat hobeto ulertzea dakar N hobeto ulertzeko irakurlearen aldeko iritzia handitzen da
Kontzesioa N-n: idazleak N-rekiko aldeko iritzia du;
S-n: idazleak ez du erakusten S onartzen ez duenik
Idazlearentzat N eta S onargarriak izan badaitezke ere, bien artean aurkakotasunak egon daitezkeela onartzen du; irakurleak aurkakotasunezko egoera hori onartzean, N-rekiko aldeko iritzia handitzen du N eta S onargarriak izan arren, aurkakotasunak daude bi egoeretan. Aurkakotasun horrek irakurlearengan N-rekiko aldeko iritzia handitzea dakar
Ahalbideratzea N-n: gauzatu gabeko ekintza bat aurkezten da N-n irakurleari zuzendua (eskaintza baten onarpena barnean duela);
S-n: Irakurleak S ulertzean N-n aurkezten den gauzatu gabeko ekintza gauzatzeko aldeko iritzia handitzen du
Proposaturiko ekintza gauzatzeko irakurlearen aldeko iritzia handitzen da N gauzatu gabe dago eta S-k N gauzatzeko modua erakusten du
Evidentzia N-n: gerta liteke irakurleak ez izatea froga nahikorik N-rekiko aldeko iritzia izateko;
S-n: irakurleak S-rekiko aldeko iritzia du.
Irakurleak S ulertzean N-rekiko aldeko iritzia handitzen du Irakurleak S-n ditu frogak N sinesteko edo N-rekiko aldeko iritzia handitzeko
Justifikazioa Ez dago baldintzarik Irakurleak S ulertzean, idazleak N aurkezteko egokitasuna areagotzen da Irakurleak idazleari N aurkezteko egokitasuna onartzen dio
Motibazioa N-n: N gauzatu gabeko ekintza da eta irakurlea ekintzaren egilea (eskaintza baten onarpena ere badago) S ulertzeak irakurleari N-n proposatu zaion ekintza egiteko aldeko iritzia edo nahia handitzen dio N-n proposaturiko ekintza egiteko irakurlearen gogoa handitzen du
Prestatzea Ez dago baldintzarik Testuan S dago N-ren aurretik; S-rekin irakurleari N-n dagoen informazioa aurreratzen edo interesa pizten dio idazleak Irakurleari N irakurtzeko, interesa, prestutasuna edota orientazioa handitzen zaio
Birformulazioa Ez dago baldintzarik S-rekin N-n dagoena beste era batera formulatzen da. Testuaren tamainari dagokionez, S eta N tamaina berekoak dira; baina nukleartasunari dagokionez, N idazlearentzat S baino garrantzitsuagoa da Irakurleak S N-ren bestelako formulaziotzat hartzen du
Laburpena N-n:unitate bat baino gehiagoz osatuta egon behar da N-n idatzitakoaren sintesia agertzen da S-n; beraz, S-ko informazioa N-koa baino laburragoa da Irakurleak S-n dagoena N-n dagoenaren laburpena dela onartzen du

        

 

Edukizko erlazioen definizioak
Erlazioa
Arauak Sn eta Nn
Arauak S-Nn
Efektua
Zirkunstantzia S-n: S gauzatuta dago Irakurleak S-n deskribatutako zirkunstantzietan interpretatu behar du N N interpretatzeko zirkunstantzia S-k ematen diola onartzen du irakurleak
Baldintza S-n: S egoera hipotetikoa, etorkizunekoa edo gauzatu gabekoa da N gauzatuko da, baldin eta S gauzatzen bada N S-k baldintzatzen duela onartzen du irakurleak
Elaborazioa Ez dago baldintzarik N-n aurkeztutako gaiaren edo egoeraren ezaugarriren bat garatzen da S-n edo N-tiko inferentzia aurkezten da S-n, erlazio hauen arabera:
  • multzoa :: kidea
  • abstraktua :: adibidea
  • osoa :: zatia
  • prozesua :: urratsa
  • objektua :: atributua
  • orokorra :: espezifikoa
  • S-n aurkeztutako egoerak N-ko ezaugarriren bat garatzen duela onartzen du irakurleak. Irakurleak garatutako elementua edo gaia identifikatzen du
    Ebaluazioa Ez dago baldintzarik Idazleak N-rekiko duen aldeko iritzia aurkezten du S-k S-n N ebaluatzen dela onartzen du irakurleak
    Interpretazioa Ez dago baldintzarik Idazleak N-n ez dauden ideiak erlazionatzen ditu S-rekin N-n ez dauden ideia-multzoak S-rekin erlazioa duela onartzen du irakurleak
    Metodoa N aktibitatea da S-n metodoa edo instrumentua aurkezten da, zeinaren bidez N egikaritzen den Irakurleak onartzen du S-n aurkezturiko metodoak edo instrumentuak N posible egiten duela
    Kausa N-n: N-n arrazoia aurkezten da N gauzatzeko arrazoia S-n agertzen da; S aurkeztu gabe irakurleak ezingo luke jakin zergatik gertatu den N; N S baino garrantzitsuagoa da idazlearen helburuetarako N-n gertatzen den egoeraren kausa S dela onartzen du irakurleak
    Ondorioa S-n: S-n ekintza edo egoera sortu den arrazoia aurkezten da N-k eragin zezakeen S; S baino garrantzitsuagoa da N idazlearen helburuetarako Irakurleak onartzen du N dela S-ren kausa edo S dela N-ren ondorioa
    Aukera N-n: N gauzatu gabeko egoera da;
    S-n: S gauzatu gabeko egoera da.
    N gauzatzeak S gauzatzea galarazten du N-ren gauzatzeak S-ren ez gauzatzearekin duen mendeko erlazioa onartzen du irakurleak
    Helburua N-n: N aktibitatea da;
    S-n: S gauzatu ez den egoera da
    N-ko aktibitatearekin gauzatuko da S N-ko aktibitatea S gauzatzeko egin dela onartzen du irakurleak
    Arazo-soluzioa S-n: S-n arazoa aurkezten da N da S-n aurkezturiko arazoaren soluzioa S-n aurkezturiko arazoaren soluzioa N dela onartzen du irakurleak
    Ez-baldintzatzailea S-n: baliteke S-k N-ren egikaritzean eragitea S-k ez du N baldintzatzen Irakurleak onartzen du N ez duela S-k baldintzatzen
    Alderantzizko Baldintza Ez dago baldintzarik N gauzatzen da baldin eta ez bada S gauzatzen N gauzatuko dela onartzen du irakurleak baldin eta bakarrik S ez bada gauzatzen

     

    Erlazio nukleoaniztunen definizioak
    Erlazioa
    Arauak nukleo bakoitzean
    Efektua
    Konjuntzioa N guztiek osotasun bat osatzen dute. Osotasun horretan N baten rola beste N guztiekin konparagarria da. N-ek osotasun bat osatzen dutela eta elkarren artean erlazionaturik daudela ezagutzen du irakurleak
    Kontrastea Bi N daude, ez gehiago; N horien arteko erlazioak honakoak izan daitezke: a) antzekotzat ulertzen dira zenbait ezaugarritan, b) ezberdintzat ulertzen dira zenbait ezaugarritan, c) ezberdintasuna da beste antzeko ezaugarriekin konparatzen dena. Aurkaritzazko konparazioaren berdintasunak eta ezberdintasunak onartzen ditu irakurleak
    Disjuntzioa N bat beste(ar)en alternatibatzat (ez derrigorrez esklusiboa) aurkezten da N guztiak alternatiboak direla onartzen du irakurleak
    Bateratzea Ez dago baldintzarik Ez dago baldintzarik
    Lista N guztiek elkarren artean ezaugarriren bat konpartitzen dute eta, gainera, N guztiek zerrenda bat osatzen dute Zerrenda bateko elementuak direla ezagutzen du irakurleak
    Birformulazio nukleoaniztuna N bat berregiten da beste N batekin eta idazlearen helburuetarako bi N horien garrantzia maila berekoa da Berregindako N-ek garrantzia bera dutela ezagutzen du irakurleak
    Sekuentzia N guztien artean segida erlazioa dago N guztien arteko segida erlazioa ezagutzen du irakurleak


     

    Aurkezpenezko erlazioen adibideak eta iruzkinak
    Erlazioa
    Adibidea (testu osoa)
    Nukleo-unitatea
    Satelite-unitatea
    Iruzkina
    Antitesia Buru-hiltzeari lotutako eragile bat, hain zuzen ere, gaixotasun fisikoa izaten da. Hala ere, gaixotasun fisikoa ez da ez halabeharrezko arrazoia ez faktore bakarra, ezta garrantzitsuena ere buru-hiltzearen ekintza determinatzeko. Buru-hiltzeari lotutako eragile bat, hain zuzen ere, gaixotasun fisikoa izaten da. Hala ere, gaixotasun fisikoa ez da ez halabeharrezko arrazoia ez faktore bakarra, ezta garrantzitsuena ere buru-hiltzearen ekintza determinatzeko. N-n aurkeztutako egoera S-n aurkeztutakoarekin aurkaritzazko erlazioan dago. Aurkakotasun hori aspektu batzuetan bakarrik gerta liteke, baina modu bateraezinean. Idazleak N-ri S-ri baino garrantzia handiagoa ematen dio
    Testuingurua Kokainadun sabelalde barneko gorputz arrotzen eramaileak, kontrabando helburudunak, “body packer” sindromea izenaz ezagutzen dira. Droga pakete hauek irensten dituzten norbanakoen jarraipenean konplikazioen agerpenak ikertu ditugu. Droga pakete hauek irensten dituzten norbanakoen jarraipenean konplikazioen agerpenak ikertu ditugu. Kokainadun sabelalde barneko gorputz arrotzen eramaileak, kontrabando helburudunak, “body packer” sindromea izenaz ezagutzen dira. TESTUINGURUA erlazioan S-k N interpretatu behar den markoa ezartzen du. S ez da N-n aurkezturiko kausa, arrazoia edota motibazioa. Erlazioak hartzen duena determinatzeko idazleen eta irakurleen intentzioak ez dira garrantzitsuenak. TESTUINGURUA erlazioko N eta S aditz denbora ezberdinetan sarritan egoten dira; ZIRKUNSTANTZIAn, ordea, ez. ZIRKUNSTANTZIAn aditz denborak kotenporalak dira. TESTUINGURUA baino semantikoki zehatzagoa da ZIRKUNSTANTZIA. Bestalde, TESTUINGURUAn informazioa ez dago guztiz kokatuta
    Kontzesioa Sendatze-portzentajea zerbait hobeagoa izan da pertsona gizenetan ez-gizenetan baino, nahiz eta diferentzia hori ez den estatistikoki esanguratsua izan. Sendatze-portzentajea zerbait hobeagoa izan da pertsona gizenetan ez-gizenetan baino, nahiz eta diferentzia hori ez den estatistikoki esanguratsua izan. S-k iragartzen duena bortxatzen du N-k. Idazlearen intentzioen arabera neurtu behar da kontrakotasun-gradua (bateraezina denean, ANTITESIA izango da eta graduko aurkakotasuna denean, KONTZESIOA izango da) batzuetan, diskurtso-unitateen arteko efektua alde batera utzita
    Ahalbideratzea Pazienteari diagnostikatzea eta infekzioa tratatzea ez da nahikoa. Beharrezkoa da jarraibideak eskaintzea infekzioa berriz ager ez dadin. Pazienteari diagnostikatzea eta infekzioa tratatzea ez da nahikoa. Beharrezkoa da jarraibideak eskaintzea infekzioa berriz ager ez dadin. N gauzatu gabe dago eta S-k N gauzatzeko modua erakusten du.
    Ebidentzia 11 pazienteren hesteetako buxaduraren datu klinikoak aurkeztu ziren. Horietan guztietan buxaduraren zeinu erradiologiakoak hauteman ziren. 11 pazienteren hesteetako buxaduraren datu klinikoak aurkeztu ziren. Horietan guztietan buxaduraren zeinu erradiologiakoak hauteman ziren. ---
    Justifikazioa 7 pazientengan (% 3,3a) kirurgia burutu zen, haietako bostek buxadura zutelako, beste bati paketeetako bat apurtu zitzaiolako eta beste bati handiagoak ziren 2 paketeren kanporaketan garapenik agertzen ez zelako. 7 pazientengan (% 3,3a) kirurgia burutu zen, haietako bostek buxadura zutelako, beste bati paketeetako bat apurtu zitzaiolako eta beste bati handiagoak ziren 2 paketeren kanporaketan garapenik agertzen ez zelako. ---
    Motibazioa Makina bat proposamen terapeutikorekin kontrastean, harrigarria da dieta hipokalorikoa bigarren edo hirugarren maila batean agertzea eta hain publikazio gutxi egotea proposamen horien datuei buruz; batez ere pazienteen gehiengoa pertsona gizenak direnean. Zio horregatik, dieta hipokalorikoa tratamendu bakar gisa OSAS duten pazienteentzat izan dugun esperientzia komunikatzea erabaki dugu. Zio horregatik, dieta hipokalorikoa tratamendu bakar gisa OSAS duten pazienteentzat izan dugun esperientzia komunikatzea erabaki dugu. Makina bat proposamen terapeutikorekin kontrastean, harrigarria da dieta hipokalorikoa bigarren edo hirugarren maila batean agertzea eta hain publikazio gutxi egotea proposamen horien datuei buruz; batez ere pazienteen gehiengoa pertsona gizenak direnean. ---
    Prestatzea Pazienteak eta metodoak. 1984ko ekainetik 1990eko ekainerarte Bartzelonako Hospital Clínic i Provincial (HCP) psikiatria sail arteko unitatean bisitatu ziren 4.850 pazientetik \% 5 osatzen dute azterturiko 257 pazienteak. 1984ko ekainetik 1990eko ekainerarte Bartzelonako Hospital Clínic i Provincial (HCP) psikiatria sail arteko unitatean bisitatu ziren 4.850 pazientetik \% 5 osatzen dute azterturiko 257 pazienteak. Pazienteak eta metodoak. ---
    Birformulazioa Egonkor zeudela kontsideratzen ziren pazienteak bakarrik sartu genituen, hau da, azkeneko 15 egunetan ohiko medikazioa aldatu behar izan ez zutenak eta klinikoki okerrera egin ez zutenak. Egonkor zeudela kontsideratzen ziren pazienteak bakarrik sartu genituen, hau da, azkeneko 15 egunetan ohiko medikazioa aldatu behar izan ez zutenak eta klinikoki okerrera egin ez zutenak. S-k N-n dagoen informazioa errepikatzen du, baina hitz ezberdinekin. Ez du gehitzen ezta informaziorik interpretatzen ere
    Laburpena Erradiografia sinplea egin zen. Zenbait teknika bidezko erradiografia konbinatua ere egin zen. Laburtuz, froga erradiologiako desberdinak aplikatu izan dira. Erradiografia sinplea egin zen. Zenbait teknika bidezko erradiografia konbinatua ere egin zen. Laburtuz, froga erradiologiako desberdinak aplikatu izan dira. S-k N-ko informazioa modu laburragoan eskaintzen du
          

    Edukizko erlazioen adibideak eta iruzkinak
    Erlazioa
    Adibidea (testu osoa)
    Nukleo-unitatea
    Satelite-unitatea
    Iruzkina
    Zirkunstantzia Bularreko minbiziaren aurrean beharrezkoa dirudi emakumezko biztanleriari zuzendutako nolabaiteko informazio-kanpainari bide ematea, goiz antzemate kanpaina garestien auzia argitzen ez den bitartean behintzat. Bularreko minbiziaren aurrean beharrezkoa dirudi emakumezko biztanleriari zuzendutako nolabaiteko informazio-kanpainari bide ematea, goiz antzemate kanpaina garestien auzia argitzen ez den bitartean behintzat. ZIRKUNSTANTZIAn, TESTUINGURUAn ez bezala, N eta S egoera berri bati buruzkoak dira.

    ZIRKUNSTANTZIA batez ere menderagailuz seinalatuta egoten da eta, beraz, perpaus mailan gertatzen da sarritan. TESTUINGURUAko N eta S aditz denbora ezberdinetan egoten dira sarritan; izan ere, N interpretatzeko behar den marko orokorra S-n garatzen baita; ZIRKUNSTANTZIAn, ordea, aditz denborak kotenporalak dira. Horrez gain, TESTUINGURUA baino informatiboagoa da ZIRKUNSTANTZIA. Izan ere, TESTUINGURUAn informazioa ez dago guztiz kokatuta; ZIRKUNSTANTZIAn, ordea, bai

    Baldintza Ikerketa honen xedeetarako mamografia egin izan dela kontsideratu dugu, baldin eta emakumeak gutxienez froga bat egin izan badu ikerketa egin baino 2 urte lehenago. Ikerketa honen xedeetarako mamografia egin izan dela kontsideratu dugu, baldin eta emakumeak gutxienez froga bat egin izan badu ikerketa egin baino 2 urte lehenago S gauzatu gabeko egoera da. S-ko baldintza betetzearen ondorioa da N-ko proposizioaren egia
    Elaborazioa Gaixotasun organikoa zuten pazienteak 45 izan dira 16 eta 90 urte bitarteko paziente hauen bataz besteko adina 58,3 urtekoa izan zen (gizonezkoak 57,6 urte eta emakumezkoak 59,2 urte) Gaixotasun organikoa zuten pazienteak 45 izan dira 16 eta 90 urte bitarteko paziente hauen bataz besteko adina 58,3 urtekoa izan zen (gizonezkoak 57,6 urte eta emakumezkoak 59,2 urte) ---
    Ebaluazioa Ikasketaren ondorioz ibilketa proban ibilitako distantzian hobekuntza frogatzen duten lanak daude, batez ere denbora laburrean errepikatzen diren frogetan. Hau kontuan izanik, pentsa daiteke ibilketa-probak ikasketa tipo hauentzat egokiak direla eta pazienteak eguneroko bizitzan egingo duen ahalegina erakusten dutela. Ikasketaren ondorioz ibilketa proban ibilitako distantzian hobekuntza frogatzen duten lanak daude, batez ere denbora laburrean errepikatzen diren frogetan. Hau kontuan izanik, pentsa daiteke ibilketa-probak ikasketa tipo hauentzat egokiak direla eta pazienteak eguneroko bizitzan egingo duen ahalegina erakusten dutela. ---
    Interpretazioa Urdail-garbiketak, endoskopioak, ondeste-bideko eskuzko erauzketak edo ondeste-bideko laxanteen erabilerak paketeak apurtzeko arriskua handitzen dute. Zeinarengatik ez dira horien erabilera gomendatzen. Urdail-garbiketak, endoskopioak, ondeste-bideko eskuzko erauzketak edo ondeste-bideko laxanteen erabilerak paketeak apurtzeko arriskua handitzen dute. Zeinarengatik ez dira horien erabilera gomendatzen. N beste modu subjektiboagoan (idazlearen edo hirugarren baten iritzia) aurkezten da S-n. S izan daiteke N-ren interpretazioa, N-ko plan baten edo ekintzaren azalpena edota N-ko ustea ulertzea
    Metodoa Bat-bateko heriotza kardiakoaren heriotza-tasak murritz daitezke, beste faktore batzuen artean, sufritzeko arriskua duten pazienteen identifikazio zehatzari esker, suspertze eragiketak gauzaturiko bizkortasunari esker eta gune espezializatuetarako lekualdaketa kalitateari esker. Bat-bateko heriotza kardiakoaren heriotza-tasak murritz daitezke, beste faktore batzuen artean, sufritzeko arriskua duten pazienteen identifikazio zehatzari esker, suspertze eragiketak gauzaturiko bizkortasunari esker eta gune espezializatuetarako lekualdaketa kalitateari esker. Helburu bat lortzeko metodo, instrumentu edota kanal bat azaltzen du S-k. S-k nola lortu den N erantzun behar du
    Kausa Psikoneuroinmunologia garatzen ari den zientziaren eremu berria da. Izan ere, gero eta datu gehiagok frogatzen dute funtzio immuneen eta psikoneuralen arteko erlazioak. Psikoneuroinmunologia garatzen ari den zientziaren eremu berria da. Izan ere, gero eta datu gehiagok frogatzen dute funtzio immuneen eta psikoneuralen arteko erlazioak. N da S-ko kausa. Kausa da zatirik garrantzitsuena.
    Bestalde, nabarmendu nahi dugu ez dugula borondatezko eta ez-borondatezko zehaztasuna egin
    Ondorioa Gaixo guztietan sabelaldearen erradiografia sinplea praktikatu da. Sabelalde barneko gorputz arrotzak gaixoen \% 98,6gan hauteman ziren. Gaixo guztietan sabelaldearen erradiografia sinplea praktikatu da. Sabelalde barneko gorputz arrotzak gaixoen \% 98,6gan hauteman ziren. S-n aurkezturiko egoera ondorioa bada, orduan erlazioa ONDORIOA izango da.
    Bestalde, nabarmendu nahi dugu ez dugula borondatezko eta ez-borondatezko zehaztasuna egin
    Aukera Programak kobertura osoa zuela kontsideratu dugu herri guztiak barnean biltzen bazituen; bestela, programaren estaldura partzialtzat hartu izan da. Programak kobertura osoa zuela kontsideratu dugu herri guztiak barnean biltzen bazituen; bestela, programaren estaldura partzialtzat hartu izan da. N eta S elkar baztertzen direnen egoeren arteko mendeko erlazioa da. N-n eta S-n egoera gauzatu gabe dago. Erlazio honetan N-a gauzatzen bada, S-a ezingo da gauzatu
    Helburua Eraginkortasunez haren funtzioa bete dezan, SUHak laguntza-eskaeraren eta haren erantzun-gaitasunaren arteko oreka egokia eduki behar du. SUHak laguntza-eskaeraren eta haren erantzun-gaitasunaren arteko oreka egokia eduki behar du. Eraginkortasunez haren funtzioa bete dezan, ONDORIOArekin konparatzen badugu ezberdintasun nabarmena da HELBURUAko S-ak gauzatu ez den egoera delako, ONDORIOAko S, ordea, gauzatu den egoera da
    Arazo-soluzioa Azpiegitura arazoez eta hauen kosteez gain iturri eramangarrien beste eragozpen bat autonomia eskasia da. Hori dela eta, gas hornikuntza nahikoa mantentzen duten oxigenoa aurrezteko zenbait gailu diseinatu dira.

    Azpiegitura arazoez eta hauen kosteez gain iturri eramangarrien beste eragozpen bat autonomia eskasia da. Hori dela eta, gas hornikuntza nahikoa mantentzen duten oxigenoa aurrezteko zenbait gailu diseinatu dira. ---
    Ez-baldintzatzailea Botika hau hartzeak aurkako eraginak dituela dirudi, nahiz eta dosi txikiena emanda ere. Botika hau hartzeak aurkako eraginak dituela dirudi, nahiz eta dosi txikiena emanda ere. ---
    Alderantzizko baldintza Terapeutek edozein paziente onartu behar dute taldean, non eta honen jarrera bortitzak ez duen terapiaren garapen zuzena kaltetzen. Terapeutek edozein paziente onartu behar dute taldean, non eta honen jarrera bortitzak ez duen terapiaren garapen zuzena kaltetzen. ---

    Erlazio nukleoanitzen adibideak eta iruzkinak
    Erlazioa
    Adibidea (testu osoa)
    Ezkerreko nukleo-unitatea
    Eskuineko nukleo-unitatea
    Iruzkina
    Konjuntzioa Mendelek ez zekien geneak kromosometan kokatzen zirela ezta elkarrekin transmititzen zirela ere kromosoma batean bata bestetik hurbil kokaturiko geneak. Mendelek ez zekien geneak kromosometan kokatzen zirela ezta elkarrekin transmititzen zirela ere kromosoma batean bata bestetik hurbil kokaturiko geneak. ---
    Kontrastea Lehen graduko aurrekariak tumorearen agertze arrisku handiagoekin lotzen dira; bigarren graduko aurrekari familiarrak, ordea, ez dute modu garrantzitsuan eragiten Lehen graduko aurrekariak tumorearen agertze arrisku handiagoekin lotzen dira; bigarren graduko aurrekari familiarrak, ordea, ez dute modu garrantzitsuan eragiten ANTITESIA erlaziotik bereiz daiteke KONTRASTEA, erlazioko N biei garrantzi bera ematen badio idazleak
    Disjuntzioa Pisua nabarmen galdu duten pazienteen gehiengoak zurrunga gutxiago egiten dute edo zurrunga egiteari utzi diote Pisua nabarmen galdu duten pazienteen gehiengoak zurrunga gutxiago egiten dute edo zurrunga egiteari utzi diote ---
    Bateratzea Paziente guztiei erradiologiako jarraipena egin zaie eta gorputz arrotzen ebidentzia gabeko sabelaldearen erradiografien ostean guztiei alta eman zitzaien Paziente guztiei erradiologiako jarraipena egin zaie eta gorputz arrotzen ebidentzia gabeko sabelaldearen erradiografien ostean guztiei alta eman zitzaien Oso erlazio arraroa da, erlazio hau erabili aurretik begiratu KONJUNTZIOAko, LISTAko edo SEKUENTZIAko baldintzak betetzen direnentz
    Lista Pazienteen % 68a gizonezkoak ziren. % 92ak kolonbiar jatorria zuen. % 65ak beherakoaren kontrako botika irentsi zuen. N guztiak zerrendatuta daude eta ez dago konparaziorik edota aurkaritzarik.
    Erlazio honetako adibideak 3 nukleo dituenez, adibide osoa lortzeko, aurreko hiru nukleoak elkartu behar dira ezkerretik eskuinera
    Birformulazio nukleoniztuna --- --- --- Adibiderik ez dugu aurkitu
    Sekuentzia Horiei guztiei egin zitzaien historia klinikoa eta azterketa fisikoa. Jatorriko herrialdeaz galdetu zitzaien. Bihotz-maiztasuna, tenperatura eta presio arteriala erregistratu ziren. Hurrenkera kronologikoan gertatzen dira N-ko gertaerak
    Erlazio honetako adibideak 3 nukleo dituenez, adibide osoa lortzeko aurreko hiru nukleoak elkartu behar dira, ezkerretik eskuinera

     
    vertical line
    arrowgo to top

    ©2005-2022 William C. Mann, Maite Taboada. All rights reserved.